lunes, 9 de mayo de 2016

Nire zatia

Laneko nire zatia apur bat gainerakoen desberdina da. Ideia desberdinago batean pentsatu behar dut, baina, aldi berean, zerbait praktikoa. Nire ikaskideei eskatu nien zerbaitetan pentsatzen lagun ziezadatela, eta ideia hauek bururatu zitzaizkigun:
  1. Zuhaitzak landatzea
  2. Hondartzak garbitzea
  3. Energiaren, ur-aurrezkiaren, elektrizitatearen inguruan pankartak egitea eta haiek kaleetan eta gure eskolan zhera itsastea.
  4. Ibilgailu kutsatzaileko erabilera saihestea
  5. Animalien esplotazioak eta haragiaren industriak nola eragiten gaituen gu, mundua eta ingurumena inguruan kontzientziatzea
Uste dut jarduera hauek guztiak oso erabilgarriak izan litezkeela jendea benetan kontzientziatu nahi ditugunaren gainean aditzera emateko, baina benetan lantzea gustatuko litzaidakeena abere-ustiapena eta haragi-industria da. Hau benetan arduratzen nauen gaia da, ez soilik animalien kaltea eragiten duelako, baizik eta giza eta ongizateari eragiten dio oro har, eta ingurumena ere hondatzen du. Oso dokumental onak daude, ikus genitzakeenak, oso informazio ikusgarriarekin.

Edozer prestatu baino lehen, nire lagunekin hitz egin behar dut ea zer pentsatzen duten, eta bere laguntzarekin, gure proiektua burutzeko ideia eraginkorrena aukeratu eta data bat ezarri.

Gaia eztabaidatu ondoren, erabaki dugu jarduera desberdinak egin genitzakeela jendeari klima-aldaketaren arazoaren inguruan ikastea nahikoa ez dela jakinarazteko, baizik neurriak hartu behar ditugula ere. Gure ikaskideen artekan ohitura onak bermatu behar ditugulakoan, zera pentsatu dugu: birziklatzea, argiak itzaltzea, kutsatzen dituzten ibilgailuak ez erabiltzea... proposatzea.

Hartaz hitz egin ondoren, hiru jarduera hauek egitea pentsatu dugu:
  1. Eranskailuak egitea argiak itzaltzea bultzatzeko eta haiek gure eskolako klaseetako etengailuaren ondoan itsastea.
  2. Kartelak ikuste-irudiez marraztea eta haiek eskola guztitik jartzea, bai ikasleek, eta baita irakasleek haren inguruan hausnartu dezaten.
  3. Hori egin ondoren, 4. mailako klase batzuetara joango gara gure gaiari buruz ikasleekin hitz egitera eta pentsatzen dutena ikustera.


Marrazki batzuk margotu ditugu klima-aldaketaren kontrako borroka egiteko aholkuekin eta eskolan itsatsi ditugu. Informazio eta argazki gehiago hemen ikus daitezke. Eranskailu batzuk egingo ditugu ere eta ikasgeletan etengailuaren ondoan itdatsi ikasleak argiak itzaltzera animatzeko.

4. DBHko klaseetako hitzaldirako galdeketa bat eta kanten joko bat prestatu ditugu, Europako kultura desberdineko kantekin, ea nongoak diren igar dezakete. Jokorako, klasea taldetan banatuko dugu (4 edo 5 talde) eta lehiaketa bat bilakatuko da. Lehiaketako irabazleak eranskailua irabaziko du hura bere klasean jartzeko. Maiatzaren 3an egingo dugu 2 ikasgela desberdinetan.

Hau da gure ikastetxearen klaseetan jarri duguna, haien planeta benetan salbatu nahi badute egin behar dutena argiak itzaltzea dela azalduz.

Oraingoz, hauek dira nire zatiaren inguruan prestatu ditugun jarduerak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario